paper zorroa







PAPER ZORROA


Bueno, uste dut, badela garaia paper zorroan zer edo zer idazten hasteko, nahiz eta oraindik ez dakidan oso ongi zer idatziko dudan bertan, baina animo Ion eta ekin lanari.



Lehenik eta behin hezkuntzaren alderdiei buruz zer ikasi edo zer hausnarketa egin dudan azaltzen hasiko nahiz. Ni goi mailako Haur Hezkuntza zikloa ikasita natorrenez gero, hezkuntza formala, ez formala eta informala emanda nituen. Baina hala eta guztiz ere ez neukan oso seguru bakoitza nola bereizten zen, eta hemen berriro gai honekin aritzean jada seguru geratu zait bakoitza zer den, jarraian aipatuko ditut bakoitza zer den eskema baten bitartez:








EREMU PEDAGOGIKOA
EREMU INSTITUZIONALA
FORMALA
EZ
FORMALA
HARREMANAK
INFORMALA

KUDEAKETA
PEDAGOGIKOA
INTERAKZIO
DIDAKTIKOA

FAMILIA
GIZARTEA OROKORREAN

Kurrikulu
Proiektua:

Hizkuntza arloko curriculum integratua.

Beste arlotako curriculumak:
Hizkuntza trataera instrumentala, globalizazioa, ea.

Egitasmo osagarriak

Euskara eta euskal kultura


Irakasleen prestakuntza planak: hizkuntza hobetzea, metodologia, ea.

Harremanak:

Arlo bakoitzeko harreman hizkuntza.

Irakaslearen hizkuntz eredua eta hizkuntzekiko jarrera.

Irakasle eta ikasleen arteko hizkuntz erabilera eta kalitatea,ea.

Baliabideak:

Gelaren antolamendua, horma irudiak,ea.
Jolalasaldiak.

Jantokia, garraioak,zerbitzuak.

Eskolaz kanpoko ekintzak,ea.



Familiarengandik jasotako hezkuntza, baloreak, hizkuntza,ea.

Beste ikasleekin egindako harremanak, bere herriko jendearekin egindako harremanak,ea.


Taula honen bitartez,adierazi nahi dut ,  haur batek ez duela eskolan bakarrik ikasten , familiak ere garrantzi handia duela bere heziketan eta baita gizarteko beste pertsona eta ingurugiroak ere. Hau jakitea oso baliagarria dela iruditzen zait, zeren gero lanean haurrekin aritu behar dugunez, hezkuntza mota ezberdinak daudela jakinaren gainean egotea komeni zaigu.


Beste alde batetik Didaktika ikasgaiak gure ikasleei irakatsiko dieguna nola antolatu behar den erakutsiko digula ikasi dut. Hau lan modularraren bitartez ikasi dut gehienbat, adibidez zein helburu lortu behar diren, zein eduki irakatsi behar zaizkien, zein balore landu behar diren beraiekin, nola ebaluatu behar den, etabar. Talde lanen bitartez ere ikasi dut haurrek erabili dezaketen ikasteko modu edo teknika bat izan daitekeela, talde lanean aritzea. Era honetan komunikatzen ikasten dute, elkarri laguntzen, zailtasunen aurrean erabakiak hartzen, iritzi ezberdinen aurrean elkar errespetatzen, arauak errespetatzen, eta beste hainbat gauza.


Aurreko ideia hauek idazten nituen unean, hauxe etorri zait burura: ikastetxearen barneko antolamenduak zerikusirik ba al du ikastetxe horrek kanpora begira izango duen arrakastarekin?


Galdera honi erantzunez, nire ustez erabateko garrantzia dauka ikastetxe bateko antolamendu egokiak. Bertan zuzendari, idazkari, irakasle, guraso, ikasle hauen denen arteko giro ona eta koordinazio ona egon behar duela iruditzen zait, bakoitzak bere funtzioak betetzen dituelarik, elkarren artean harreman ona egotea komeniko litzateke. Garrantzitsua da aipatzea ikasle talde batetik irakasle bat baino gehiago igarotzen dela eta denek informatzeko eta irakasteko modu antzekoa izatea eta elkarren artean antolatutako heziketa bat ematea, ez bakoitzak bere aldetik programatutakoa. Gu orain egiten ari garen lan modularra honen adibide garbia litzateke.


Pentsatzen aritu ondoren, hau ere paper zorroan idazteko oso garrantzitsua dela iruditu zait, zeren eta ikasgai bat baino gehiagotan landu dugun zerbait izan da. Irakasleak ikasleentzako helburuak programatzerako garaian, kontuan hartu behar diren puntuak hiru direla ikasi dugu:


KONTZEPTUZKO EDUKIAK: hemen gai bati buruzko informazioa helaraziko diegu ikasleei eta teoria hau den bezala barneratu beharko dute. Bertan gehien landuko dituzten gaitasunak memoria edo gaitasun kognitiboak izango dira.


PROZEDURAZKO EDUKIAK: aurreko puntuko kontzeptuetan irakatsitako informazioa praktikan jartzeko eta erabiltzeko gai izatean datza. Hemen berriz landuko dituzten gaitasunak beraien trebetasunari dagozkionak izango dira. Aurreko puntuarekin oso erlazionatuta egongo da hala ere, memorizatzen ez duenak ez duelako jakingo zer egin behar duen. Adibidez: planetek eguzkitik duten distantzia teorian jakitea eta ondoren praktikan marraztea eskala erabiliz. 


JARRERAZKO EDUKIAK: eduki hauetan oso garrantzitsua izango da ikasleekin bizitzako baloreak lantzea, horrela beren nortasuna eta autonomia garatuz. Adibidez: talde lana, besteekiko errespetua, besteei laguntzea, etabar.


Hiru kontzeptu hauek oso erlazionatuta daude elkarren artean. Hirurak garrantzi bera izango dute eta gure programazioan batera landu beharrekoak izango dira. Gai bat lantzerako orduan ez da nahikoa kontzeptua soilik helaraztea, honekin memorizatu besterik ez baitute egiten ikasleek eta hau horrela geratuz gero segituan ahazten zaie ikasitakoa. Horregatik prozedurazko edukiei ere garrantzi bera eman behar zaie, buruz ikasi duten hori praktikan jartzeko eta horrela gaia hobeto barneratzen dute eta motibazio gehiagorekin aritzen dira. 


Eduki hauek barneratzeko modu egokiena ariketa ezberdinen bitartez izango dela pentsatzen dut. Taldean egin daitezke ariketa asko, baita bakarka ere. Era honetan teoria menperatu beharko dute, prozedurazko edukiak ere bai (nola egiten den ikasiz) eta beraien autonomia bultzatzen da, balore ezberdinak landuz.


Lehen Hezkuntzan irakasleak bere biziko garrantzia duela ikasi dut, eduki hauek ikusiaz. Kontuan hartu behar dugu irakaslea eredua izango dela ikasleentzat etapa guzti honetan, beraz bere balore, portaera, ekintza etabar. imitatuak izango dira kasu askotan eta bere jokaerak ikasleengan eragin handia izango du gerorako, bai ikasketetarako motibazioan eta baita eguneroko bizitzan ere. 


                       
TALDE LANA                                 IRAKASLEA IKASLEEKIN KLASEAN



LEHENGO ETA GAUR EGUNGO HEZKUNTZA


      

Aurreko argazkiak bilatzen nenbilela, argazki hau aurkitu dut eta oso interesgarria iruditu zait blog-ean itsasteko, zeren lehengo irakaskuntza nolakoa zen eta gaur egungoa nolakoa diren isladatzen du. Argazki honekin burura etorri zaidan gauzetako bat zera da, hezkuntzak aldaketa handia jaso duela orain dela urte batzutatik eta gaur egungo hezkuntzan oso zaila dela irakasle izatea, bai zuzendariak, bai gurasoek eta baita ikasleek ere asko exijitzen baitiete hauei, adibidez irakasleak era guztietako gaitasunak eduki behar ditu: psikologoa izan behar du, medikua ere bai , irakasle oso ona noski(ikasleak ulertu, beren arazoak konpondu,etab.), etab. luze bat. Beraz irakasle izateko gogor saiatu behar dugula uste dut eta bide zaila eta gogorra izango denaren kontzientzia eduki, baina hala ere uste dut ikasleekin asko ikasiko dugula eta gauza asko emango dizkigutela (beraien pentsaeraren inguruan, beraien portaeraren inguruan, etab.), horrela beraiek hezkuntza on bat jaso dezaten lagunduko digute, eta baita ere egun zoragarri asko emango dizkigutela uste dut , ikasleak orokorrean oso langileak eta onak baitira.  




Bueno uste dut paper zorroari amaiera emateko garaia iritsi zaidala. Hasiera batean kostatu zitzaidan paper zorroan idazten  hastea, baina ondoren gustora aritu naiz bertan nire ikasketa prozesua idazten. Orokorrean uste dut lehenengo urte honetan nahiko gauza ikasi eta barneratu ditudala, eta horrekin gustora geratu naiz. Orain azterketa garaia datorrenez ea denak gainditzen ditugun eta horrela datorren urtean lasaiago ibiliko gara. Amaitzeko esan nahi dut blog-a egiten eta erabiltzen ikasi dudala, baita ordenagailuko hainbat programa erabiltzen ere, eta ordenagailuekin ez naizenez orokorrean behin ere ondo moldatu izan, urte honetan eman dudan aurrerapausoa zoragarria izan dela iruditzen zait eta nire buruarekin gustora egoteko moduan nagoela. Besterik gabe amaitutzat ematen dut nere paper zorroa eta hurrengo urtean gehiago ikasiko dudalakoaren esperantzarekin geratzen naiz.





1 comentario:

  1. Kaixo Ion, ea astindu bat ematen diozu blogari eta batez ere paper-zorroari! zuek idaztea funtsezkoa da nik jarraipena egin ahal izateko. Irakurri besteen blogak eta animatu zure prozesua hemen kontatzera!

    ResponderEliminar