sábado, 18 de febrero de 2012

NEUTRALITATEA ETA OBJETIBITATEA


Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezke?

Nire ustez oso zaila da neutrala izatea irakaskuntza munduan. Pertsona bakoitzak jada pentsamendu batzuk eta ohitura konkretu batzuk ditu eta nahitaez horiek eragina izango dute gure irakaskuntza funtzioan.

Garrantzitsua izango da irakaslea pertsona irekia izatea eta besteek adierazitako ikuspuntu desberdinak interpretatzen eta ulertzen jakitea, horretarako hausnarketa egin beharko du, besteen pentsamendu desberdinekin bat eginez.

Irakasleak kontuan hartu beharko du ikasleek gai bati buruzko eztabaida bat egitean, orduan izan beharko duela neutrala, hau da, ez duela talde baten edo bestearen alde egin beharko.

Zein da neutralitate eta objektibitatearen arteko desberdintasuna?

Neutralitatea izango litzateke bi iritzi kontrajarriren aurrean erdiko pertsona batek ez baten ezta bestearen alde ez jartzea. Posizio neutro baten geratzea.

Objetibitateak berriz zera esan nahi du, gauza bat edo pertsona bat den bezala identifikatzea edo deskribatzea, iritzi pertsonalik eman gabe edo pertsonak gauza horri buruz duen ikuspuntutik kanpo. Adibidez, paisaia bat bere kolore, tamaina etabarren bidez deskribatzea, polita, tristea, alaia etabar bezalako adjetiboak erabili gabe.

HEZKUNTZA-GIZARTERATZEA ETA KULTURAREN DEFINIZIOAK


HEZKUNTZAezagutzak, balioak, ohiturak eta jokatzeko moduak transmititzen dituen bi norabideetako prozesua da, hau da, irakasleak informazio bat emango dio ikasleari eta honek datu hauek jasotzean, erantzun bat emango du ulertu duela adieraziz, horregatik da bi norabidetakoa.

GIZARTERATZEA: Haur bat jaiotzen denetik, bera bizi den gizarteko kide izateko prozesua da. Bertan, arau, kultura, balore etabar. transmititzen zaizkio familia edo inguruan dituen pertsona garrantzitsuenen bitartez jasotzen dituelarik eta hauek izango dira bizitzan aurrera jarraitzeko ezinbesteko pertsonak.

KULTURA: Gizakiak gizarteko kide gisa, berenganatzen dituen ezagutzak, sineskerak, artea, morala, legeak, ohiturak eta beste hainbat gaitasunek osatzen dute kultura.
Kultura ez da ohitura eta tradizio metatze hutsa, herri baten biziera eta kultura sistema bat da. Bi osagai erabiltzen ditu: fisikoak eta ideologikoak.
-Kultura ez materiala: osatzen dute hitzek, sinboloek, aurreiritziek, gustuek, sentimenduek, ideiek, erakundeek, zientziak, sinesteek eta ohiturek.
-Kultura materiala: Gizakiek egindako objektuek: tresnak, altzariak, automobilak …

zein eremutan arituko zarete zuek lanean?


zein eremutan arituko zarete zuek?
niri hezkuntza formaleko eremuan aritzea gustatuko litzaidake, nahiz eta  hezkuntza ez formalean haritzea ere gustatuko litzaidakeen, baina bigarren hezkuntza hau ikasteko gehiago erabiliko nuke, hau da, adin ezberdineko haurren portaera, jokabide, pentsamendu etab-en inguruko ezagutzak nereganatu eta barneratzea. Horrela egunen batean irakasle izaten banaiz, ikasleak obekiago ezagutuko ditut eta irakasgaiak errazago elaraziko dizkiedala iruditzen zait.