sábado, 28 de abril de 2012

ZEIN DIRA ZUEK ONDO IKASTEKO BEHARREZKO BALDINTZAK(MATERIALA, IRAKASLEA, TESTUINGURUA,  METODOLOGIA)


Lehenik eta behin esango nuke, guk ondo ikasteko baldintzarik garrantzitsuena norberak ikasteko duen gogoa izatea eta ikasten duzun horretan gustora aritzean datzala, ikasteko gogorik ezean,  egin beharreko lan guztiak gogorik gabe egiten dira eta beti deseroso sentitzen zara lan edo azterketa baten aurrean.

Ikasleok Gogoa izan dezagun nire ustez hainbat ekintza, jarduera edo metodologia daude, adibidez, motibazioa lantzeko jarduera ezberdinak egiten dira, lan kooperatiboak, ariketak kantuen bidez..., horrelako ekintzekin ikasleoi ikasten jarraitzeko motibazioa sortzen zaigu. Honekin esan nahi nuena zera da, irakasleak irakasgai bat  ikasleei helarazteko moduak zer ikusi handia duela, metodologia bat erabiltzeko orduan, materiala aukeratzeko orduan, eta baita ere irakasleak irakasteko daukan moduak ere ikasleon motibazio eta gogoa aldatzen du.

Hau idatzi ondoren,esan nahi dut ikasleak beti izango direla gauza baten edo bestearen kexu, eta ezin dela beti denen gogoko den ikasketa batzuk burutzea, horregatik badakit irakasleen lana zaila dela baina hauek ere beraien lana gogoz eta gogor eginez gero ikasle gehienak motibatuta edukitzea lortuko du. 


NOLA IRAKATSI DIZUETE GAUR EGUN ARTE?


Nire ikasketa bidaia nolabait esateko luzea izan da, lehenengo 17 urterarte Samaniego eta Orixe ikastetxeetan ikasi nuen, Samaniegon bai bakarkako lanak eta baita talde lanetan ere haritzen ginen,Orixen ere talde lanetan haritu izan ginen baina bakarkako lan gehiago egiten genituen.


17 urte nituela lanean hasi nintzen Graduadoa atera gabe, hiru urte lanean aritu eta gero HHi edo EPA-n atera nuen graduatua bakarkako lanen bidez, ondoren beste 6 urte lanean aritu ondoren ikasteko gogoa etorri zitzaidan, 25 urtetik goragoko Unibertsitaterako froga gainditu eta Haur Hezkuntza goi mailako zikloa egin nuen, bertan bakarkako lanak egin ditugu baina talde lanak ere asko, baita ere aurkezpen batzuk egin ditugueta asko balio izan dit horrek, zeren jende aurrean hitz egiten oso urduri jartzen nahiz. Orain berriz emen nago Unibertsitatean Lhen Hezkuntza ikasten.

sábado, 18 de febrero de 2012

NEUTRALITATEA ETA OBJETIBITATEA


Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezke?

Nire ustez oso zaila da neutrala izatea irakaskuntza munduan. Pertsona bakoitzak jada pentsamendu batzuk eta ohitura konkretu batzuk ditu eta nahitaez horiek eragina izango dute gure irakaskuntza funtzioan.

Garrantzitsua izango da irakaslea pertsona irekia izatea eta besteek adierazitako ikuspuntu desberdinak interpretatzen eta ulertzen jakitea, horretarako hausnarketa egin beharko du, besteen pentsamendu desberdinekin bat eginez.

Irakasleak kontuan hartu beharko du ikasleek gai bati buruzko eztabaida bat egitean, orduan izan beharko duela neutrala, hau da, ez duela talde baten edo bestearen alde egin beharko.

Zein da neutralitate eta objektibitatearen arteko desberdintasuna?

Neutralitatea izango litzateke bi iritzi kontrajarriren aurrean erdiko pertsona batek ez baten ezta bestearen alde ez jartzea. Posizio neutro baten geratzea.

Objetibitateak berriz zera esan nahi du, gauza bat edo pertsona bat den bezala identifikatzea edo deskribatzea, iritzi pertsonalik eman gabe edo pertsonak gauza horri buruz duen ikuspuntutik kanpo. Adibidez, paisaia bat bere kolore, tamaina etabarren bidez deskribatzea, polita, tristea, alaia etabar bezalako adjetiboak erabili gabe.

HEZKUNTZA-GIZARTERATZEA ETA KULTURAREN DEFINIZIOAK


HEZKUNTZAezagutzak, balioak, ohiturak eta jokatzeko moduak transmititzen dituen bi norabideetako prozesua da, hau da, irakasleak informazio bat emango dio ikasleari eta honek datu hauek jasotzean, erantzun bat emango du ulertu duela adieraziz, horregatik da bi norabidetakoa.

GIZARTERATZEA: Haur bat jaiotzen denetik, bera bizi den gizarteko kide izateko prozesua da. Bertan, arau, kultura, balore etabar. transmititzen zaizkio familia edo inguruan dituen pertsona garrantzitsuenen bitartez jasotzen dituelarik eta hauek izango dira bizitzan aurrera jarraitzeko ezinbesteko pertsonak.

KULTURA: Gizakiak gizarteko kide gisa, berenganatzen dituen ezagutzak, sineskerak, artea, morala, legeak, ohiturak eta beste hainbat gaitasunek osatzen dute kultura.
Kultura ez da ohitura eta tradizio metatze hutsa, herri baten biziera eta kultura sistema bat da. Bi osagai erabiltzen ditu: fisikoak eta ideologikoak.
-Kultura ez materiala: osatzen dute hitzek, sinboloek, aurreiritziek, gustuek, sentimenduek, ideiek, erakundeek, zientziak, sinesteek eta ohiturek.
-Kultura materiala: Gizakiek egindako objektuek: tresnak, altzariak, automobilak …

zein eremutan arituko zarete zuek lanean?


zein eremutan arituko zarete zuek?
niri hezkuntza formaleko eremuan aritzea gustatuko litzaidake, nahiz eta  hezkuntza ez formalean haritzea ere gustatuko litzaidakeen, baina bigarren hezkuntza hau ikasteko gehiago erabiliko nuke, hau da, adin ezberdineko haurren portaera, jokabide, pentsamendu etab-en inguruko ezagutzak nereganatu eta barneratzea. Horrela egunen batean irakasle izaten banaiz, ikasleak obekiago ezagutuko ditut eta irakasgaiak errazago elaraziko dizkiedala iruditzen zait.