Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezke?
Nire ustez oso zaila da neutrala
izatea irakaskuntza munduan. Pertsona bakoitzak jada pentsamendu batzuk eta
ohitura konkretu batzuk ditu eta nahitaez horiek eragina izango dute gure
irakaskuntza funtzioan.
Garrantzitsua izango da irakaslea
pertsona irekia izatea eta besteek adierazitako ikuspuntu desberdinak
interpretatzen eta ulertzen jakitea, horretarako hausnarketa egin beharko du,
besteen pentsamendu desberdinekin bat eginez.
Irakasleak kontuan hartu beharko
du ikasleek gai bati buruzko eztabaida bat egitean, orduan izan beharko duela
neutrala, hau da, ez duela talde baten edo bestearen alde egin beharko.
Zein da neutralitate
eta objektibitatearen arteko desberdintasuna?
Neutralitatea izango litzateke bi iritzi kontrajarriren
aurrean erdiko pertsona batek ez baten ezta bestearen alde ez jartzea. Posizio
neutro baten geratzea.
Objetibitateak berriz zera esan nahi du, gauza bat edo
pertsona bat den bezala identifikatzea edo deskribatzea, iritzi pertsonalik
eman gabe edo pertsonak gauza horri buruz duen ikuspuntutik kanpo. Adibidez,
paisaia bat bere kolore, tamaina etabarren bidez deskribatzea, polita, tristea,
alaia etabar bezalako adjetiboak erabili gabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario